XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GRAZI LAGUNTZALLIAK

1) Grazi santutzallez gañera, beste grazirik ba-alda? Bai laguntzalliak (aldizkuak, eginkorrak) izentatzen diran beste grazi batzuek ere badira.

2) Grazi laguntzalliak zer dira? Animaren bizirako Jaungoikuaren laguntzak; bizidun izateko gizon-korputzak Jaungoikuaren laguntz bereziya biar du; bizidun irauteko janari, asnas-gai, eguzkiyaren beroargi ta Jaungoikuaren beste laguntzak biar ditu gizonak, bestela bizigabetuko litzake ta; onelatsu, animaren biziya dan grazi santutzallia bereganatzeko, Jaungoikuaren laguntz bereziya biar du gizonak, berak eziñ irichi lezake-ta: animaren biziyan irauteko berriz borondateko berotasun, ezagumeneko argi, animaren janari eta Jaungoikuaren beste laguntzak biar ditu; laguntz abetako bakoitza grazi laguntzallia da.

3) Grazi laguntzalliaren biarra gizonak badauka beraz? Bai; grazi laguntzalle-gabe animaren grazi-biziya ez luke gizonak irichiko; grazi laguntzalle-gabe, grazi-biziyak ez liyoke animan iraungo; zerurako egitiak asi, jarraitu eta bukatzeko ere kemenik ez luke izango, gizona laguntza-gabe eziñ ibilli dan elbarriyaren antzekua da-ta; arrazoiz ba diyo Espiritu Santuak: Ni gabe eziñ dezazukete zerbait egiñ.

4) Grazi laguntzalliak animari ¿zer-en bitartez ematen dizka Jaungoikuak?.